ES | EU
Gobierno Vasco

Nazioarteko gaixotasun arraroen eguneko hitzaldia

  • 2019/03/07 |

 

 

Otsailaren 28an, Osteguna,  Gaixotasun arraroen nazioarteko egunarekin bat etorriz sentsibilizazio eta kontzientziazio jardunaldi bat ospatu zen Zaraobe institutuan. 

Ekintza hau aurrera eramateko Iker Aulestiaren laguntza izan genuen. Maialen, gure protagonista txikiaren aita dena.

 

 

Maialen 8 urteko neskatxa bat da, Donohue sindromea deitzen den gaixotasun arraroa duena. Gaixotasun hau berak eta duela gutxi Madrilen jaio den beste neskatxa batek bakarrik jasaten dute Europa mailan eta mundu mailan beste 4 ume bakarrik daude gaixotasun honekin. 

Ikerrek hitzaldia 3 zatian banatu zuen. Medikuntzarekin erlazionatutako zatia, atal soziala eta atal pertsonala. Azken hau izan zen bertaratutakoak gehien hunkitu zituen atala. 

Oso esperientzia atsegina izan zen, gehienetan urrunetik ikusten dugun errealitate bat guregana hurbiltzeko eta ezagutzeko balio izan zuena. 

Eskerrak eman nahi diegu etorri ziren guztioi. 

Bihotz bihotzez eskerrik asko!

#GoMaialen

 

#SmileYou'reBrave

© IES ZARAOBE BHI
Telefonoa: 945393000 | Fax: 945393682 | zaraobe@zaraobe.net