ES | EU
Gobierno Vasco

IKASBIDAIA KATALUNIARA

  • 2018/06/12 |

Ikasturtean zehar prestaketa lanetan ibili eta gero 4. DBHko ikasleek Kataluniarako ikasbidaia egin genuen. Esperientzia aberasgarri eta emozioz betea izan da, eta geure burua hobeto ezagutzeko ere balio izan digu!

Aurtengoan zorteko izan gara Bartzelonako bisitaldiarekin, bertan egon ginen egunetakoa apirilaren 23a -Sant Jordi Eguna- izan zelako. Izugarrizko giroa ikusi genuen kaleetan, dena jendez, liburuz eta maiteari oparitzeko arrosaz beteak! Ciutat Comtal delakoan, bestalde, Zientziaren Museoa, Rambla, Montjuïc...ere begipuntuan izan genituen. Gainera orokorrean Katalunian bizi duten egoera bertatik sentitu ahal izan genuen.

Figueresko Dalí museoaren bisitaldia gidariaren laguntzaz egin genuen eta horrek  bibotedun unibertsalari buruz asko ikasteko balio izan zigun. Entzutekoa izan zen, beste aldetik, Pelex gurekin joan zen irakaslea (horrez gain eskultorea ere baita) eta gidariaren artean egondako solasa, biek ala biek Dalíren lanen gainean asko zekitelako, eta geurekin partekatu zutelako. Lehen gauak Maresme eskualdeko Malgrat hondartzadun herrian eman genituen.

Ikasbidaiaren bigarren zatia Salou aldean eman genuen. Bertako portuan ur-jokoetan (banana, kayak)  aritu ginen eta Port Aventuran egun pasa. Eta han konturatu ginen egunek 24 orduak dituela...

Lagun izan genituen lau irakasleei entzun diegu gustura egon zirela ikasleok izan genuen jarrerarekin. Denon artean koordinatuta saiatu ginen bidaia hau esperientzia positiboz beteta izan dadila, baita lortu ere. Ezin aipatu gabe utzi Ignacio autobuseko gidaria, mila esker berari ere bai...eta zelan ahaztu hilabete luzeetan ikasbidaia hau antolatzen hainbeste ordu eman duen Rosa. Eskerrik asko bihotzez zeuri!

 
© IES ZARAOBE BHI
Telefonoa: 945393000 | Fax: 945393682 | zaraobe@zaraobe.net