ES | EU
Gobierno Vasco

FAMILIA HARRERA PROFESIONALA

  • 2018/06/12 |

 

Batxilergoko 1.F-ko ikasleek Garbiñe Lopez de Uralderen bisita jaso zuten, hau da bi ikaslek bisitari buruz idatzitako kronika laburra.

 

Batxillerreko 1. Fkoek Garbiñe Lopez de Uralderen bisitaldia jaso genuen Hizkuntza Normalkuntzarako Programak bultzatutako Ikas2deak izeneko hitzaldi sortaren barruan. Lanbide esparru desberdinetan euskaraz aritzen diren pertsonek emanak dira.
Garbiñe Arabako Lautadako Elgea herriskan bizi da eta arazo oso larriak dituzten gaztetxo batzuk hartzen ditu bere etxean. Bestelako familia harrera batzuekin alderatuta bere kasuan arazoen larritasuna oso muturrekoa da eta aldi berean -horregatik bere ezaugarri profesionalak- familia bizitza eta gazte horien portaera aldaketak lortzeko lanak ere bere esku geratzen dira.
Ikasleok harri eta zur utzi gaituzten egoerak entzun izan ditugu. Lan izugarri zaila izanik, beste aldetik oso erakargarria eta beharrezkoa dela deritzogu. Espero baino denbora luzeagoa eman dugu berari galde eta galde, eta hala ere labur egin zaigu!!

Jon Dorronsoro eta Iker Arberas
© IES ZARAOBE BHI
Telefonoa: 945393000 | Fax: 945393682 | zaraobe@zaraobe.net