ES | EU
Gobierno Vasco

Gero eta ikasle gehiagok burutzen ditu ikasketak LH Dual modalitatean.

  • 2018-05-21 |

2016/2017 ikasturtea izan zen Zaraoben LH Dual eskaini zen lehena 3 ikaslerekin. Aurtengo ikasturtean (2017/2018), 14 ikasle ari dira modalitate honetan parte hartzen. Datorren ikasturterako 23 ikaslerentzako eskaintza izatea espero da.

 

LH Dual modalitateak enpresa eta ikastetxearen arteko lankidetzaren bidez ikasiz LHko titulu bat lortzeko aukera eskaintzen die ikasleei. Lan munduko konpetentzia osagarriak enpresan bertan eskuratzea ahalbidetzen du, baliabide ekonomikoak eskuratzen dituzten bitartean.

Modalitate hau eskaintzeko ezinbestekoa da eskualdeko enpresen lankidetza, enpresa hauek formakuntza denboraldi honetan zehar gure ikasleak hartzen dituzte euren lantokietan.

2016/2017 ikasturtea izan zen Zaraoben LH Dual eskaini zen lehena, Mekanizazioko erdi mailako zikloko 3 ikaslerekin.

Aurtengo ikasturtean (2017/2018), 14 ikasle ari dira modalitate honetan parte hartzen, Mekanizazioko 4 eta Goi mailako Mekatronika Industrialeko zikloko 10.

Datorren ikasturterako 23 ikaslerentzako eskaintza izatea espero da eta beste ziklo batzuetara zabaltzea ere bai.

 

© IES ZARAOBE BHI
Telefonoa: 945393000 | Fax: 945393682 | zaraobe@zaraobe.net