ES | EU
Gobierno Vasco

2002an jaiotako ikasleen familientzako oharra

  • 2018-04-13 |

Gure ikastetxea PISA 2018 azterketarako laginean hautatua izan delako idazten dizuegu. Azterketa apirilaren 16a eta maiatzaren 4a bitartean aplikatuko da.

 


 

PISAren edizio honetan, TYPSA Taldeko TEyS enpresa arduratuko da aplikazioa egiteaz.

Hezkuntzari dagokionez, munduko nazioarteko ebaluaziorik handiena da. PISA 2018an munduko 80 herrialdek hartuko dute parte: 35 ELGAko kideak dira. Euskadin gutxi gorabehera 138 ikastetxetako 5.583 ikasle inguruk hartuko dute parte. Ikastetxe bakoitzean gehienez 53 ikasleko lagina aukeratuko da.


PISAren azken helburua herrialde parte-hartzaile guztiei ebaluazioaren emaitzak erabiltzen laguntzea da, betiere, irakaskuntza eta ikasleen lorpenak hobetzeko. Hiru urtez behin egiten da.


15 urteko ikasleen lagin batek  (2002ko urtarrilak 1 eta abenduak 31 artean jaiotako ikasleak).


PISAko edizio bakoitzean, hiru konpetentzietako bat beste biak baino sakonago ebaluatzen da. Aurten, irakurketarako konpetentzia izango da.


PISAk hiru konpetentzia nagusi ebaluatzen ditu:

Irakurketarako konpetentzia

Matematikarako konpetentzia

Zientziarako konpetentzia


ISEI-IVEIk Euskadiko emaitzen txostena 2020ko otsaila aldera argitaratuko du.


Aldez aurretik zeuen lankidetza eskertuz, agurtzen zaituztegu.


 

© IES ZARAOBE BHI
Telefonoa: 945393000 | Fax: 945393682 | zaraobe@zaraobe.net