ES | EU
Gobierno Vasco

Latina poster lehiaketa.

  • 2018-03-23 |

Gure latina ikasle batzuek poster lehiaketa bat irabazi dute. Sari banaketa Gasteizko Letretako Fakultatean izango da apirilaren 13an. ZORIONAK EGINDAKO LANAGATIK

Posterrak ikusteko sakatu hemen.

Tito  Livioren heriotzaren 2000.urteurrena dela eta, SEEC-aren Euskal Herriko atalakTito Livioren emakumezko pertsonaiak eta Arte Plastikoak” poster lehiaketa aurkeztu zuen.  

Lehiaketa honen helburua hauxe zen: DBH eta Batxilergoko ikasleak Tito Livioren obrak murgildu zitezen eta lan horietan sakondu zezaten, emakumezko pertsonaiak arte plastikoetan nola tratatu ziren aztertuz.

Gure  latina ikasle gehienek  lehiaketan parte hartzea erabaki zuten. Bai banaka bai taldeka oso poster originalak eta bitxiak aurkeztu zituzten.

Eta zorionez irabazle asko ditugu.

  • 4.DBH:

Naroa Aretxabala eta Arrate Guerrero ikasleek:  1.saria irabazi dute.


Bestalde, María Corral Valle, Joane Ruiz Larrea,  Irati López, Hajar Lahmar eta  Maddi Sánchez ikasleek  2. saria ex aequo irabazi dute.


  • BATXILLERGOAN:


Erkuden Cuadra, Arritxu Trujillano eta  Karla Velarde ikasleek 1. Batxilergoko saria ex aequo irabazi dute.

Bestalde, Selena Herrera, Olatz Yarritu, Irati Rojano, Laida Pasquier, Else Deddah eta Estela Carrasco ikasleek 2. Batxilergoko saria irabazi dute.



Sari banaketaren ekitaldia, apirilaren 13an, 17:00etan, EHU-ko Gradu Aretoan, Gasteizko Letretako Fakultatean egingo da. 

Ospakizun horretan, ikasleak  diplomak, sariak eta oparitxoak jasoko dituzte.

 

Zorionak egindako lanagatik!

 

 

 

© IES ZARAOBE BHI
Telefonoa: 945393000 | Fax: 945393682 | zaraobe@zaraobe.net