ES | EU | EN
Gobierno Vasco

ODOLA EMATEA BIZITZA DA

  • 11/10/2017 |

Hauxe dugu Arabako Odol Emaileen Elkarteak daraman kanpaina. Medikuntzaren  eta teknologiaren aurrerapenak gorabehera, oraingoz odola ez da fabrikatzen eta, hortaz, pertsonen odol-emate altruistak dira odola lortzeko iturri bakarra.

Hau dela eta, gaur, urriak 11, gure ikastetxera urreratu dira aipatu elkartekide bi hitzaldi bi egitera Lanbide Heziketako ikasleentzat eta Batxilergoko 2. mailako ikasleentzat. Datorren urteko urtarrilean odola emateko autobusa etorriko dela aurreikusten da.


© IES ZARAOBE BHI
Telefonoa: 945393000 | Fax: 945393682 | zaraobe@zaraobe.net