ES | EU | EN
Gobierno Vasco

Irailaren 27an arratsaldeko 6etan Guraso Elkartearen Asanblada

  • 2017-09-22 |

Irailaren 27an arratsaldeko 6etan Guraso Elkartearen Asanblada Areto Nagusian.


Irailaren 27an 18:00etan Areto
Nagusian
egingo den Gurasoen Elkarteko
Batzarrera gonbidatzen zaituztegu.

GAI-ZERRENDA hauxe izango da:


1- Ikasturte berriaren aurkezpena Zuzendariaren
eskutik.
2- Kontuen egoera.
3- Testu liburu azoka.
4- Eskolaz kanpoko ekintzak: Mekanografia.
5- Proposamen eta iradokizunetako postontzia.
6- Gurasoen parte-hartzea Guraso-elkarteko
Zuzendaritza Batzordean eta beste ekintzetan.
7- Guraso elkartearen zuzendaritza karguen berritzea
eta/edo berrespena.
8- Eskaerak eta galderak.


Bilera honetan Institutuan gertatzen denari buruz
informatuago egoteko aukera emango diguten gaiez
mintzatuko da; horrez gain, Institutuko
funtzionamendu onean parte hartzeko aukera izango
dugu. Horregatik, bilerara etortzea gomendatzen eta
eskertzen dizuegu.
Elkartearen finantziazioa lortzen da, alde batetik,
dirulaguntza batzuen bitartez (Eusko Jaurlaritza,
Udaletxeak...) eta, beste aldetik, familien urteko
laguntzen bitartez ere. Horregatik, DENOK BAZKIDE
IZATEAk garrantzi handia du, 15 €ko familiako kuota
ordainduz eta Kudeaketa batzordean parte hartuz.
Ikasturtean zehar zuen seme-alabek zenbait ekintza
osagarrietan eta eskolaz kanpoko batzuetan parte
hartzen dute. Institutuaren dirulaguntzaz gain, IGE-ak
ere zati batekin parte hartzen du.
Kuota sartzen ez duten familioi gogorarazten dizuegu
zuen seme-alabek ikasturtean zehar parte hartzen
duten ekintzetako zenbateko osoa ordaindu behar
izango duzuela, eta hori dena antolatzeko arazoa da.
Zalantzarik izatekotan, gurekin kontaktuan jarri ahal
zarete, helbide elektroniko honen bitartez:
ampazaraobe@gmail.com edo AMPAko postontzian
ohar baten bidez.
Zuen laguntza eskertuz, agurtzen zaituztegu.
BABIO IGE-k

© IES ZARAOBE BHI
Telefonoa: 945393000 | Fax: 945393682 | zaraobe@zaraobe.net