ES | EU | EN
Gobierno Vasco

2017-18 KURTSORAKO BEKAK ESKATZEKO EPEA ZABALIK DAGO URRIAREN 18RARTE

  • 2017-09-18 |

Irailaren 18tik urriaren 18ra zabalik dago Hezkuntza Sailari bekak eskatzeko epea.

Hezkuntza Departamentuak abian jarri duen beka ez unibertsitarioen eskaera prozedurari buruzko informazioa eman nahi dizuegu familiei.

 

FUNTSEZKO ALDAKETA: 2016-2017ko ikasturtean bekak eskatu zituzten pertsonei eskabide- inprimaki bat emango zaie, beteta. Horregatik, eskabideak aurkezteko orduan, aurreko ikasturteko beka-eskatzaileen eta eskabide berrien artean bereizi beharko dugu.

A. 2016-2017KO IKASTURTEKO BEKA-ESKATZAILEAK

Zentroak 2016-2017ko ikasturteko beka-eskatzaile guztien eskabide-inprimakiak inprimatuko ditu, datuak aurretik grabatuta, eta datu horiek berrikusteko entregatuko dizkie. Inprimakian ageri diren datuak zuzenak direla egiaztatu ostean, edota egin beharreko aldaketak egin ondoren, eskabidea izapidetzen jarraitu daiteke, paperean zein telematikoki. Izapidetze telematikoarekin jarraituz gero, eskabide-ereduan agertzen den Interneteko helbidea eta egiaztatze-kodea erabili ahal izango ditu. Horrela, ez du zentrora joan beharrik izango. Zentroan aurkeztea hautatzen bada, eskatzaileak eskabidea sinatu eta bertan entregatuko du. Zentroak sarrera-erregistroa emango dio etaegiaztagiria entregatuko du. Egiaztagiri hori gorde egin behar da, edozein erreklamazio egin behar bada ere.

Eman beharreko dokumentazioa: eskabide-inprimakian aipatzen diren dokumentuak erantsi beharkodira, soilik 2016-2017ko ikasturtean emandako datuekiko aldaketarik egon bada. 2016an elkarbizitza-unitatean lortutako diru-sarrerei dagokienez, Hezkuntza Sailak ogasun administrazioen bidez lortu ezin dituen egiaztagiriak soilik aurkeztuko dira (Euskadiko Autonomia Erkidegotik kanpo zergakordaintzen badituzte, PFEZren aitorpena aurkeztu beharrik ez badute edo beste edozein egoera suertatzen bada).


B.2017-2018 IKASTURTEKO BEKA-ESKATZAILE BERRIAK

Eskabide-inprimakia bi eratara izapidetu daiteke:
–Telematikoki www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus helbide elektronikoaren bidez, administrazioak onartutako edozein egiaztagiri elektronikoren bidez identifikatuta (Izenpe herritar txartela, NANe, B@kQ edo Izenperen Itsasontzi-jokoak) edo erabiltzaile berri gisa erregistratuz. Eskabide elektronikoa erabat beteta dagoenean, izapidetze telematikoa egiten jarraitu edo paperean aurkeztea aukeratu beharko du.
–Paperean. Zentroak eskabide-inprimakia emango dio eskatzaileari, eta sisteman sartutako datuak aurrez kargatuta irtengo da. Eskatzaileak eskabidea beteta eta sinatuta entregatzen duenean, zentroak eskabidea erregistratu eta egiaztagiria entregatuko du. Eskatzaileak ondo gorde behar du egiaztagiria, gerora erreklamaziorik egin behar bada ere.
Erantsi beharreko dokumentazioa: eskabide-inprimakian zerrendatutakoa.

 

ZELAN EGITEN DA ESKAERA?

 

http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/

 



 


 

© IES ZARAOBE BHI
Telefonoa: 945393000 | Fax: 945393682 | zaraobe@zaraobe.net