ES | EU | EN
Gobierno Vasco

Iparralderako txangoa

  • 2017/04/11 |

Batxilergoko 2. mailako ikasleekin ohitura bihurtu den bezala, apirilaren 10ean, astelehenean, Euskal Herriko Iparralderantz abiatu ginen, hiru irakasleren laguntzaz.

 

Goiz-goizetik lainotuta atera zen eguna eta horrela egon zen Sarako Lezeetaraino iritsi ginenean. Bertan adostutako bisitaldian bertako paisaiak eta doinuak, gure gidaria nafar-lapurteraz mintzatu baitzen, ikusteko eta entzuteko parada izan genuen.

Handik Zugarramurdiraino oinez egin genuen bidea Kontrabandisten ibilbidea jarraituz. Nafarroan bazkaldu eta handik Donibane Lohitzunera abiatu ginen. Karrikak jendez beteta zeuden, eta hondartza ertzeko pasealekutik ere oporretan iadanik zeuden familiak harat eta honat ibiltzen ziren. Euskal pastelak erosi genituen etxekoentzat eta ginkana irabaziko zutenentzat, eta Amurrion geunden ilundu baino lehen.

Hurrengo ikasturtera arte, izan ontsa!

 

https://goo.gl/photos/gi2qmyreTkL34dmDA

 

© IES ZARAOBE BHI
Telefonoa: 945393000 | Fax: 945393682 | zaraobe@zaraobe.net