ES | EU | EN
Gobierno Vasco

Familien artean eskola jazarpenaren gainean berbaz

  • 2017/02/22 |

ZARAOBE BHIk AMPA–BABIO gurasoen elkartearekin batera gurasoei zuzendutako ekintza hau antolatzen du (tailer formatuan).

Izenburua: Familien artean eskola jazarpenaren gainean berbaz

Dinamizatzailea: Sonia López de Dios, psikologoa eta psikoterapeuta (Lagungo Fundazioa)

Datak: martxoaren 23an eta 30ean, eta apirilaren 6an

Ordutegia: 17:30-19:00

Lekua: Instituto Zaraobe

hizkuntza: gaztelania

Tailer honen helburua zera da: eskola jazarpena egoeretan gurasoen esku hartzea laguntzeko hezkuntza jarraibideak aztertzea eta ezartzea

-Familiaren barruko harremanak eta gazteen artekoak aztertzea

-Balizko eskola jazarpen egoerak detektatzeko adierazleak garatzea

-Gure semeak edo alabak eskola jazarpena egoera pairatu baldin badu, aurre egiteko jarraibideak garatzea

-Gure semeak edo alabak eskola jazarpen egoera lagundu baldin badu, aurre egiteko jarraibideak garatzea

 

© IES ZARAOBE BHI
Telefonoa: 945393000 | Fax: 945393682 | zaraobe@zaraobe.net