ES | EU
Gobierno Vasco

Kulturartekotasunaren aldeko manifestua

  • 2014/05/07 |

Mundu globalizatu honetan, komunikazioa etengabea den honetan, inor ez dago isolatuta honezkero. Kulturartekotasuna gara elkarri eragiten diogulako eta eragiten digutelako aldi oro.

Ahalduntzetik abiatuta, zerbaiti aurre egiteko eta hainbaten artean ahal izateko tresna gisa, ikasi dugu gure balioa eskerga dela, eta horregatik, beldurrik gabe hartu behar dugula parte gure gizartean.

Baina ikaskuntza horrekin batera etorri da ondoan dugunaren balio eskergaz jabetzea; bere hitzak gureak bezainbeste balio baitu. Ezberdinak gara, baina inor ez dago beste inoren azpitik, inor ez dago beste inoren gainetik; pertsona batek ere ez, kultura batek ere ez du balio beste batek baino gutxiago edo gehiago. Begirunea eta entzute aktiboa oinarri, guk, Amurrioko gazteek, Virgen Niña, Zaraobe BHI eta Aresketa ikastolako 3. DBHko ikasleek, honako konpromiso hauek hartu nahi ditugu gure gain:

• Balio bera ematea pertsona guztiei, nork bere buruarekin hasita. Pertsona gisa emango dut ezagutzera nire burua, lotsarik gabe, balio handia dudalako, eta politikoki hartuko dut parte. Eta nire ondoan dagoenak ere balio handia du, eta bere balioa aitortzen dut.

• Balio bera ematea kultura guztiei; ez ditugu beste kultura batzuetako elementuak gutxietsiko, gurea ere badelako, gureak ere badirelako. Eta gure kultura gainerako kultura guztiak dira.

• Beste kultur adierazpen batzuk partekatuko ditugu eta horien berri emango dugu.

• Ez dugu estereotiporik gogoan izango, ez dugu horrela jokatuko; ez dugu sinplifikatuko: pertsona guztiak gara ezberdin, gure jatorriak, tradizioak, gustuak edo proiektuak ezberdinak dira. Uste dugu ezberdintasun horiek aberasten eta hobetzen gaituztela. Berdinak gara ezberdintasunean.

• Aintzat hartuko ditugu pertsona ororen ilusioak eta nahiak.

• Pertsona guztiak berdin-berdin errespetatuko ditugu, eta ez ditugu baztertuko sexu, nazionalitate, kultura edo arrazagatik.

• Balio bera emango diegu pertsona guztiei, jatorria edozein dela ere. Migratzaileak gara.

• Balio bera emango diegu kultur adierazpen guztiei. Kulturartekoak gara.

• Ondoan dugunari entzungo diogu, bere iritziak balio berbera duelako, eta denok nahi dugulako guri ere entzutea.

• Ahalduntzetik abiatuta, pertsona guztien ahalmena aitortzen dugu, eta demokrazia eraikitzen dugu gainerakoei entzunez.

• Pertsona orok IZAN BEHAR DITU eskubideak eta betebeharrak. Halaber, eskubide horiek bete behar direla azpimarratu nahi dugu, baita denok aukera berberak izan behar ditugula ere.

• Halaber, munduko tradizio eta usadio guztiak jasotzen dituzten legeak eta arauak nahi ditugu.

• Gure ustez, denok zerbait egiten badugu, gutxi bada ere, guztion ahaleginek batera mundua alda dezakete, benetan.

 

Konpromiso horiek hartuta, kulturarteko mundua eraikitzen lagundu nahi dugu, eta lagundu egingo dugu, begirunea oinarri, Amurrioko bizitza politikoan eta kulturalean aktiboki parte hartuz

interculturalidad

© IES ZARAOBE BHI
Telefonoa: 945393000 | Fax: 945393682 | zaraobe@zaraobe.net