ES | EU | EN
Gobierno Vasco

Moodle

Moodle irakaskuntza-ikaskuntza prozesua kudeatzeko plataforma bat da. Plataforma honen barruan jarduerak eta edukiak barneratu daitezke eta ikasle-irakasle arteko elkarrekintzan eta ikasleen arteko lankidetzan oinarrituta.

Hezkuntza Sailak bere ikastetxe guztientzat eskaintzen duen e-learning erako plataforma globala erabiltzen ari gara normaltasun osoz hala irakasleok nola ikasleok (http://www.elearning.hezkuntza.net).

Ikasturte honetarako ezartzen diren oinarrizko helburuak hiru dira:

- Ikaste-jarduerak eta hezkuntza-edukiak sortzeko Moodle plataformak eskaintzen dituen baliabideen erabilera zabaldu.

- Plataforma honen bidez gelan irakasgaiak garatzeko interesaturik dauden irakasleak trebatu.

- Plataformaren gaineko administrazio kudeaketarako irakasle gehiago gaitu.

Proiektuan esku hartu ahal dute Ikastetxeko ikasle eta irakasle guztiek, eta indarrean ipiniko da etapa eta ziklo guztietan, DBHn, Batxilergoetan eta Heziketa Zikloetan. Ikasturtean zehar prestakuntzarako aurreikusten dira hiru ekintza mota:

1. Plataforma ezagutzeko hasierako prestakuntza ikastaroak; baliabideak, tresnak, ikastaroen diseinua, jarduerak…

2. TKNIKAk eratzen dituen Moodle plataformaren administrazio-kudeaketarako ikastaroak; erabiltzaileen kudeaketa, ikastaroak sortzea, matrikula, e.a.

© IES ZARAOBE BHI
Telefonoa: 945393000 | Fax: 945393682 | zaraobe@zaraobe.net