ES | EU | EN
Gobierno Vasco

Liburu Solidarioa

TESTULIBURUEN KUDEAKETA SOLIDARIOA EGITEKO PROGRAMA.

2017-18

 

Testuliburuen eta Curriculum-materialen Kudeaketa Solidarioa egiteko programari egokituriko liburuak Zaraobe ikastetxearenak dira, eta ikasleek mailegu moduan izango dituzte ikasturtean zehar.

Programa honetan parte hartzeko DBHko 1. mailako ikasle bakoitzak 41€ sartuko ditu ondoa zehazten den ikastetxearen kontu-korrontean (KUTXABANK /ES95/ 2095 / 0611 / 01 / 1090952895), eta DBHko 2. mailakoek 45€; ordainketa egiterakoan dagokion ikaslearen izena eta bi abizenak zehaztuko dira.

Ikasturtearen amaieran testu liburuak egoera onean bueltatuko dira beraien berrerabilpenerako. Libururen bat galduz gero edota ikastetxeko batzordeak liburuaren egoerari oniritzia ez ematekotan, liburu berriaren prezioa ordainduko da. bestela, hurrengo ikasturtean ikaslea programatik kanpo geratuko litzateke.

Liburuak itsasgarria ez den plastiko batez forratzearen ardura hartuko du ikasle bakoitzak. Liburuak ikasturtearen amaieran ezer idatzi edo marraztu gabe itzuliko dira. Ikasle bakoitzari egokituko zaion liburu sortak liburu berriak zein berrerabiliak eduki ahal ditu.

Ikasturte batean Programan partehartzeak ez du derrigortzen urtebte baino gehiago egotea; hau da, ikasturtean ikasturteko erabakiko da Programari uko egin ala ez.

Programan parte hartzeari uko egin dion ikasleak aukera galtzen du ikasmaterialak erosteko Hezkuntza Sailaren ikasketa-laguntzetarako (beka) deialdian parte hartzeko, baina badu eskatzerik bestelako bekak (jantokia eta bestelakoak).

1 emaitza erakustea

© IES ZARAOBE BHI
Telefonoa: 945393000 | Fax: 945393682 | zaraobe@zaraobe.net