ES | EU | EN
Gobierno Vasco

IKT

Jakintzaren gizarte berriak eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiek erabateko aldaketa eragin dute pertsonen prestakuntza-beharretan. Eta hori hezkuntza-prozesuan islatu behar da: IKTak hezkuntza iraunkorreko funtsezko tresnak dira ikasleentzat, irakasleentzat eta familientzat. Herritarren hezkuntzan eta prestakuntzan parte hartzen duten eragileek baliabide digitalak erabat aprobetxatzea da helburua. Horretarako, ikastetxeetako prozesu pedagogikoetan eta administratiboetan IKTak txertatzea sustatu behar da, bai eta ekintza guztien koordinazioa eta koherentzia bermatu ere. Agiri honen helburua Ikastetxearen Heldutasun Teknologikoaren Eredua deskribatzea da, ahalik modu zabalenean, eta hezkuntza-etapen eta ikastetxeen tipologien berezitasun guztiak kontuan hartuta.

 

© IES ZARAOBE BHI
Telefonoa: 945393000 | Fax: 945393682 | zaraobe@zaraobe.net