ES | EU | EN
Gobierno Vasco

ikaskuntzako bitartekaritza zerbitzua

IKASKUNTZAKO BITARTEKARITZA ZERBITZUA EMATEKO, ZARAOBE INSTITUTUAK ARRETA GUNEA ZABALDU DU “REFOR”-EN.

Azaroaren 1etik Zaraobe Institutuak Ikaskuntza-Bitartekaritza Zerbitzua garatzeko ardura dauka. Honela, Zaraobe Institutuak eta Amurrio Bideanek ituna sinatu dute. Itun hau dela eta, ikastetxeak zerbitzua garapen elkarteari kontratatu dio.

ZERBITZUAREN HELBURUAK: Ikaskuntzako Bitartekaritza Zerbitzuak ondoko helburuak ditu:

1. Bere eremuko pertsonei informazioa eta orientabidea ematea prestakuntza eta ikaskuntzako eskaintzari buruz, haien interesak eta beharrak kontuan hartuta.

2. Prestakuntza eta Ikaskuntza eskaintza eta eskaria sustatzea. ZERBITZUAREN GUTXIENEKO

 

FUNTZIOAK: Adierazi helburuak bete ahal izateko Ikaskuntzako Bitartekaritza zerbitzuak ondorengo funtzioak gutxienez garatuko ditu:

a) Bere eremuan, ezagutzaren edozein esparrurekin lotutako ikaskuntzari buruzkoak diren prestakuntzako jarduera eta ekimenei buruzko informazio zehatza bildu eta eguneratu egiten du, bizialdi osoko ikaskuntzaren testuinguruan; urrutiko prestakuntzako eskaintzak ere aintzat hartuko dira. Informazio hori eskuragarri jarriko da Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak bizialdi osoko ikaskuntzarako duen atarian: www.hiru.com/ikasgida eta http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-798/eu/

b) Formakuntza herritarrei hurbiltzen die, bereziki prestakuntzatik aldenduen dauden pertsonei eta gaitasun maila baxuen dutenei, aholkularitza eta orientabidea eskainiz, dituzten interesak eta beharrak kontuan hartuta.

c) Erakundeekin, hezitzaileekin eta eremuko beste eragileekin lan proaktiboa egiten du bizialdi osoko ikaskuntza-jarduketak sustatzeko, bereziki eremuan bete gabe geratu den eskaera dagoela antzematen bada.

d) Bizialdi osoko ikaskuntzako jarduera zehatzak sustatu, diseinatu eta garatzen ditu, tokiko edo eskualdeko esparruan alor horretan antzemandako beharrizanen arabera, eta jarduera bakoitzean onuradun izango diren pertsonen taldea zehaztuz.

 

Elkarrizketa pertsonala nahi izanez gero kontakturako bi bide dituzu:

Telefonoz: 945 89 32 80

 

Posta elektronikoz: bitartekaritza-mediacion@zaraobe.net

 

Informazio gehiago eta ikastaroak eta ikastaro guztiak esteka hauetan:

 

hiru.com


etengabeko ikaskuntza

© IES ZARAOBE BHI
Telefonoa: 945393000 | Fax: 945393682 | zaraobe@zaraobe.net