ES | EU | EN
Gobierno Vasco

HNP

Denok dakigunez, gure gizartean, elebidunak bagara ere, gehiagotan erabiltzen dugun hizkuntza gaztelania da, euskera baino. Gainera, nahiz eta euskaraz ikasi, badakigu horrekin ez dela ikasleen euskararen erabilera bermatzen.

Horregatik, Hizkuntza Normalkuntzarako programak sortu ziren, gaur egun, 400 ikastetxek parte hartzen dutelarik. Zaraobe institutuan, gure herrialdearen egoera azterturik, programa horren beharra ikusi genuen, eta, Zaraobeko Hizkuntza Normalkuntzarako Proiektua (HNP) gauzatu genuen.

Helburu nagusiena honako hau izan zen: ikasleen euskararen erabilpena bultzatu eta sendotzea, ikastetxearen barne nahiz kanpoko jardueretan, euskara adierazbide normal bihurtzeko. Plan estrategikoan ere, helburu hau isladatzen da: Zaraobeko helburua eskualdeko erreferentzia, euskalduna eta prestigiozko ikastetxea izatea da. Proiektua 4 urteko eperako diseinatzen da, beraz, 4 urtetan behin, ikuskatu eta berritu egiten da, momentuko egoeraren diagnosian oinarrituz, beharreko egokitzapenak egiteko.

Aurten horretan gaude, lehenik eta behin non gauden aztertuz, bigarrenik nora joan nahi dugun adostatuz, eta, azkenik, nola egingo dugun zehaztuz. Beste aldetik, irail guztietan Urteko Plangintza eratzen dugu, ikasturte bakoitzean burutuko diren ekintzak zehaztu eta planifikatzeko. Ekintza horien artean, batzuk puntualak dira, euskal kultura eta ohiturei dagozkien ospakisunekin lotuta; beste batzuk, ikasturtean zeharrekoak, eguneroko eskola-giro eta jardueretan euskararen presentzia normalizatzeko. Aurten, besteak beste: euskara txapelketa, berbalagun taldea, Santo Tomasak antolatzen laguntza, hitzaldiak, Udalak antolatutako ekintzetan parte hartzea, matematika ikastaroa, pasabideetarako hormirudiak prestatu Plastikako irakasleen laguntzaz, Balendrin Deunaren egunerako gutunak, hiztunaren pin-a… Ondorengo atazetan, Institutuko aldizkarian hauetako zenbait ekintzei buruz argitaratutako artikuluak aurki ditzakezue: Hau guztia koordinatzeko irakasle talde batek hartzen du ardura, baina, euskara erabili eta sendotzea guztien eskuetan dago, ikasleak, irakasleak, gurasoak, langile ez-irakasleak…. eta eguneroko zeregin arrunteetan… beraz…. ANIMO! EKIN DIEZAIOGUN EUSKARARI!!!!!

© IES ZARAOBE BHI
Telefonoa: 945393000 | Fax: 945393682 | zaraobe@zaraobe.net