ES | EU | EN
Gobierno Vasco

Historia eta aurkezpena

Zaraobe Institutuak Aiarako bailaratik jasotzen ditu ikasleak, inguruan herri txikietan sakabanaturik dauden ikasleak guregana hurbiltzen dira bai DBH, bai batxilergoa bai prestakuntza zikloak egiteko.

Amurrion "Gabriel Maria de Ybarra" Lanbide institutua sortu zen 1.952 urtean. Garatzen zen programa batxilergoa eta lanbide heziketako nahastea zen. 1978 urtean lanbide heziketarako departamentu berezia sortzearen erabakia hartu zen. Denboraz, departamentu hau batxilergoko ikastetxetik banandu zen baina 1994 urtean ikastetxe berean elkartu ziren berriro. Elkartzeak ikastetxearen izenaren aldaketa ekarri zuen eta "Zaraobe", lehenengoz, agertu zen. 1997 urtean Urduñako Lanbide Heziketako institutuak bertokoarekin bat egin ondoren "Zaraobe Institutua" dugu.

Urte mordo hauetan Zaraobe institutua izan da eta izaten da bailara osorako erreferente akademikoa eta kulturala, bizilagun gehienak euren bizitzako zati batean zein bestean ikasgeletan arituak baitira. Eskolak egiten igaro ditugun hamarkada hauetan Zaraobe Institutuak bizi izan dituen aldaketak asko eta sakonak izan dira, inguratzen gaituzten lurraldeek beste.

Sortu zenetik denbora luzea igaro bada ere, Zaraobe Institutuak bizinahi guztia eta 50. hamarkadatik hona esperientziak biltzen ditu. Gaur egun etengabe instalazioak berriztatzen ari den ikastetxea dugu, bateko, eta berrikuntza pedagogikoetan murgilduriko ikastetxea, besteko, gurera datozen ikasleen beharrei, munduan hedatzen doan globalizazioak eskatzen digunari eta egun gizarte aldakorrak eskatzen duenari erreparatzen dien kalitatez beteriko ikastetxea, zure institutua.

© IES ZARAOBE BHI
Telefonoa: 945393000 | Fax: 945393682 | zaraobe@zaraobe.net