ES | EU | EN
Gobierno Vasco

KALITATE POLITIKA


Zaraobe Institutuak etengabeko hobekuntzan eta kalitate kudeaketa ereduan oinarritutako politika eta estrategia garatzen du.

Kalitate politikarekiko konpromisoak organizazio osoari eragiten dio, interes taldeen beharrak eta espektatibak,  arauzko eta legezko betekizunak, eta sistemaren etengabeko hobekuntzarako konpromisoa bete daitezen bermatzeko.

Organizazioko pertsona guztiok etengabeko hobekuntza eta kalitate politikaren garapenean aktiboki parte hartzeko erantzukizuna onartzen dugu.

Kalitatepean oinarritutako kudeaketa sistema bermatzeko, ondoko proiektuak garatzen ditugu:

-          Heziketa Zikloetan eta katalogo modularreko ikastaroetan (Hobetuz), UNE-EN ISO 9001:2008ren araberako kalitate sistemaren ezarpena eta garapena

-          Prozesu bidezko kudeaketa (PBK)

-          HOBBIDEren araberako aldizkako auto-ebaluazioak

-          Hobekuntza taldeetan parte hartzea

Kudeaketa sistema hau praktikoa, arina eta eraginkorra izan dadin, dokumentazioa eta  prozedurak aldikako berrikusiko ditugu behar berrietara egokitzeko.

Halaber, kalitate politika Urteko Planean zabalarazten dugu 6 ildo estrategikoen bitartez, eta bakoitzak hainbat helburu estrategiko ditu.

ILDO ESTRATEGIKOAK

 

       KALITATEZKO HEZKUNTZA

      ERREFERENTZIA ZENTROA ETA ESKUALDEAN KONPROMETITUA

       KUDEAKETA SISTEMA

     HEZKUNTZA ESKAINTZA

       INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIAK

      OSASUNA ETA INGURUGIROA

 

HELBURU ESTRATEGIKOAK

 

1.      Emaitza akademikoak hobetu PERTSONA eta bere sormena ardatz izanik

2.      Kanpotik etorritako errekonozimendua lortu

3.      Lan mundurako sarrerako indizea mantendu edo hobetu

4.      Gizartean ikastetxe konprometitua izan

5.      Herri zein eskualde mailako garapenean motorea izan

6.      Eskualdean abangoardia izan

7.      Bideragarritasun ekonomikoa ahalbidetu

8.      Kudeaketa eredu eraginkorra eta zerbitzuan eragina duena  izan

9.      Kudeaketa eredua parte hartzailea izan

10.  Hezkuntza eskaintza mantendu, zabaldu edota egokitu

11.  Betebeharra eta garapenerako baliabideak bezeroen (ikasleak, enpresak) esku jarri (baita  nazioarteko testuinguruan ere)

12.  Institutuko egunerokotasunean IKT ak integratu

13.  Interes taldeekin komunikatzeko ere IKT ak erabili

14.  Birziklatzen den material kopurua handitu

15.  Langileen  eta ikasleen osasuna eta segurtasuna bermatu

16.  Baliabide eta energia kontsumoa murriztu

 

Helburu estrategiko hauek, SMART izeneko helburuetan mugatzen dira: zehatzak, neurgarriak, lorgarriak, errealak eta denboran mugatuak. Aldi berean, helburu hauek lortu ahal izateko, smart helburuak dituzten ekintzak edota arrakastarako faktoreak definitu ditugu.

Urteko Planeko zabaltzean ere,  noiz eta zein den neurtzeko prozesu arduraduna agertzen da.

Helburu eta ekintza guzti  hauen betetze maila, kalitate sistemaren urteko errebisioaren txostenean jasotzen da.


Irudia
Aenor
Irudia
zilarrezko Qa
Irudia
sareka
Irudia
IQNET

Zaraobe BHI, SAREKA proiektuaren barruko AB sarean kalitate prozesuan 1999. urtean hasi zen. Honen helburua Heziketa Zikloetan ISO 9002:1994 agiria lortzea izan zen.


2003/2004ko ikasturtean, 2003ko irailean, ISO 9001:2000 araudi berriari egokitu gintzaizkion Etengabeko Formakuntza gehituz.

 

2006/2007ko ikasturtean, bi urte luzeko lanaren ondoren, 2006ko azaroan, Zilarrezko Qa lortu genuen EFQM ereduaren arabera.


Epe laburreko erronkak:


Lanbide Heziketako Sailburuordetzak eta Lanbide Heziketako Kalitate eta Gaitasuna Ebaluatzeko Agentziak bultzatzen dituzten lan sareetan parte hartzea: HOBBIDE eta prozesu bidezko ISO.


Hobbide, EFQMn oinarritutako autoebaluazio eta kudeaketa eredua da. Honek autoebaluazio eta hobekuntza prozesuetan lagunduko digu, baita ikastetxearen eta sistemaren helburuak bateratzean ere.


Prozesu bidezko ISO, gaur egun daukagun ISOa baino sinpleagoa da, prozesuetan oinarrituta dago eta Hobbiderekin bat dator.

© IES ZARAOBE BHI
Telefonoa: 945393000 | Fax: 945393682 | zaraobe@zaraobe.net