ES | EU | EN
Gobierno Vasco

DBHko 3. mailako Sandra Castaño ikasleak eginiko gogoeta

2016ko urtarrila

agenda_21

Agenda 21

Eskolako Agenda 21 da hezkuntza-komunitatearen konpromisoa eta ikastetxearen eta haren ingurunearen ingurumena eta alderdi soziala hobetzeko ekintza plana.

Hauek dira Eskolako Agenda 21en funtsezko oinarriak:

• Eskolaren ingurumena hobetzea.

• Berrikuntza eta hezkuntza-kalitatea lortzea.

• Tokiko komunitatean parte hartzea.

Ikasturte bakoitzean, ingurumenaren gainean gai edo arazo bat aukeratzen da, eta horren inguruan lantzen da programa. Gaia aztertu eta eskolako ingurune hurbilenaren egoeraren diagnostikoa egiten da. Azkenik, ikastetxeak hobetu beharreko ekintzak definitu eta abian jartzen dira. Era berean, Udalari herria hobetzen laguntzeko ekintzak proposatzen dira.

Eskolako Agenda 21 Amurrioko Udalak bultzatzen duen proiektua da, eta Amurrioko ikastetxe guztiok parte hartzen dugu. Urtero gaia aldatu egiten da, aurreko urteetan honako gai hauek jorratu ditugu: Ura, energia, biodibertsitatea, hondakinen kudeaketa, kontsumoa, eta abar.

 

Ikasturte honetako gaia:


"hondakinak"


 

Egindako ekintzak

29/11/2014

Ikasturte honetako lehen hiruhilean eginiko ekintzak hauexek dira:

 

 

Agenda21 Urdaibain

2014/05/29

Agenda21 eko taldeak antolatutako irteera. Maiatzaren 26an eta 27an DBHko 2. mailako ikasleak Madariaga dorretxera joan ziren; han Euskadiko Biodibertsitate Zentroa aurkitzen da.

Udal foroa

29/05/2014

Aurten, urtero egiten dugun bezala, Eskolako Agenda 21eko Udal foroa Amurrioko udaletxean egin da.

© IES ZARAOBE BHI
Telefonoa: 945393000 | Fax: 945393682 | zaraobe@zaraobe.net