Zaraobe BHI, SAREKA proiektuaren barruko AB sarean kalitate prozesuan 1999. urtean hasi zen. Honen helburua Heziketa Zikloetan ISO 9002:1994 agiria lortzea izan zen.


2003/2004ko ikasturtean, 2003ko irailean, ISO 9001:2000 araudi berriari egokitu gintzaizkion Etengabeko Formakuntza gehituz.

 

2006/2007ko ikasturtean, bi urte luzeko lanaren ondoren, 2006ko azaroan, Zilarrezko Qa lortu genuen EFQM ereduaren arabera.


Epe laburreko erronkak:


Lanbide Heziketako Sailburuordetzak eta Lanbide Heziketako Kalitate eta Gaitasuna Ebaluatzeko Agentziak bultzatzen dituzten lan sareetan parte hartzea: HOBBIDE eta prozesu bidezko ISO.


Hobbide, EFQMn oinarritutako autoebaluazio eta kudeaketa eredua da. Honek autoebaluazio eta hobekuntza prozesuetan lagunduko digu, baita ikastetxearen eta sistemaren helburuak bateratzean ere.


Prozesu bidezko ISO, gaur egun daukagun ISOa baino sinpleagoa da, prozesuetan oinarrituta dago eta Hobbiderekin bat dator.