ODOLA EMATEA BIZITZA DA

  • 2019/11/20 |

Hauxe dugu  Arabako Odol Emaileen Elkarteak daraman kanpaina.

Medikuntzaren eta teknologiaren aurrerapenak gorabehera, oraingoz odola ez da fabrikatzen eta, hortaz, pertsonen odol-emate altruistak dira odola lortzeko iturri bakarra.

Zaraoben hitzaldiak egon dira Batxiler eta Zikloko ikasleekin. Eta abenduan Odol emaileen autobusa Amurrion egongo da.