Elkarbizitza

Gizakien bizitzak berezkoa du gatazka: gure artean ikuspuntu desberdinak edo kontrako interesak ematen direnean, sortzen da gatazka. Logikoa denez, gure ikastetxean ere maiz gertatzen dira gatazka-egoerak egunero elkarrekin denbora luze ematen dugun eragileon artean. Lehen eta orain, geletan beti egon dira gatazkak irakasle eta ikasleen artean, baita estamentu berekoen artekoak ere.

Proiektu honen bidez , gatazkoen ondoreei beste modu batean heltzea, eragiten dituzten arazoetarako irtenbide berriak bilatzea eta gainditzeko bitarteko berriak jartzea nahi dugu.

Helburua ez da gatazka-egoerak ez egotea, baizik eta, sortzen direnean, elkarbizitzan oztopo ez bihurtzea. Horretarako, gure hezkuntz proiektuaren barruan ELKARBIZITZA PROIEKTUA bultzatzen dugu ikastetxeko eragile guztien (familien, irakasleen, ikasleen eta ez-irakasle langileen) partaidetzaz, elkarrenganako begirunea, ikastetxeko eragileen arteko elkarrizketa eta tolerantzia bultzatzen dituzten jarduerak proposatuz.