Eskola jantokia

Gure institutuak hogei urte baino gehiago daramatza jantoki zerbitzua eskaintzen, 1996-97 ikasturtetik, hain zuzen ere. Handik hona hainbat eta hainbat ikaslek zerbitzu hau erabili dute. Aurten, 2019/20 ikasturtean, 231 ikasle bazkaltiar daude jantokian, bi txandatan banaturik. Lehenengoa 12:40ean hasten da eta bigarrena 13:40ean.

Gure jantoki zerbitzua kudeaketa zuzenaren bitartez kudeatzen da eta TAMAR enpresa dugu bazkariaren hornitzailea eta jantokiko zortzi langileen arduraduna. Ikasturte honetan Isabel Muguruza dugu arduradun.

Zaintzaile lanetan Yoli, Mireia, Izaskun, Koldo, Laura eta Asun daude eta sukaldeko nagusiak Maika eta Kontxi.

Isabel Muguruza
Maika eta Kontxi